XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Tantoka- Toulon-en ohoin batzu sartu dira Banketxe batean diru-kutxa xangratu beharrez.
Uste gabetarik botoin bat hunkitu dute polizaren abisatzekoa.
Poliza jin da. Ohoinek tiratu, bertzek ere. Bi ohoin eta bi poliza-gizon kolpatu, hirur ohoin preso hartuak, biga ihesi.
- Eskandala ttipi bat Erroman: Vatican-eko atezainaren gelan atxeman dute, zigarreta-kontrabanda handia egiten zuelako froga: kintal bat zigarreta arrotz!
- Boumediennek erran du:
- Irak-en sei minixtro ezarri dituzue gobernutik kanpo, Nasser-en aldekoak zirelakotz, eta Aref marexalak ez duelakotz nahi bere herria jar dadin Egyptoaren meneko.
- Grezian bada gabaska handia erregetiarren eta errepublikanoen artean.